Ez det asko irakurtzen, baina egiten dudanean irakurtzen dudana egia bada erraz ulertzen det eta praktikan jarri beharra daukat, oraintxe bertan irakurritako ideia bat.
Bizitza, bizia, gure erara moldatu behar dugu. Guk nahi dugun moduan izan behar da. Eta lan horretan, lan izugarria, gorabeherak izango ditugu, baina helburu ona eta beharrezkoa lortzeko izango da. Urte asko daramat nire bizitza besteen erara moldatzen. Besteek ni ulertzeko. Besteek zoriontsuak izateko.
Gaurtik aurrera, nahi dudana egingo det. Nahi dudan erara. Nahi dudan moduan, zoriontsua ni izateko. Eta bizpahiru helburu oso garbi dauzkat.
1.- Arazo guztiak ez dira munduko arazoak. Konpon daitezke, eta pozik egon naiteke nahiz eta arazoak hor egon.
2.- Nire alaitasuna nirea da. Ez dute beste guztiek moldatuko. Nirea da eta nik lortuko eta mantenduko det.
3.- Nire etxetik joango naiz. Madrilera ikastera bada, madrilera. Bestela lana aurkituz etxe hau utxi behar det.
4.- Musika talde bat sortuko det. Edo sortua dagoen batean sartuko naiz.
5.- Nerearekin muxukatuko naiz noizbait. Hemendik bi hilabetera gehienez.
ba bai ideia pozgarriak dira benetan!
ResponderEliminareaa guztiak betetzeko aukera dezun!
suerteeeeeee!
un besakoooo